Itxesia Igeriketa Klubean izena ematea zabalik

Guaixe 2008ko irailaren 9a

Sakanako Itxesia Igeriketa Klubean aritu nahi dutenek jakin dezatela taldekide izateko izena ematea zabalik dagoela, irailaren 19ra arte. Horretarako 687 064 986 telefonora hots egin behar da. Orain arte Arbizuko kiroldegian aritzen baziren, aurten entrenamenduak urria edo lastailan zabalduko diren Altsasuko igerileku estali berrietan eginen ditu Itxesia Igeriketa Klubak. Irailaren 19ko batzarraSakanako Itxesia Igeriketa Klubak batzar orokorra eginen du irailaren 19an, ostiralean, 19:30ean Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan. Urte osoko plangintzaz eta asmoez aritzeaz gain, egun horretan ere Itxesia Igeriketa Klubean izena emateko aukera izanen da.