Judith Saizar, Europa Youth Txapelketan

Guaixe 2008ko irailaren 9a

Sakana Triatloi Taldean dabilen Judith Saizar leitzarra Almeriako Pulpin jokatu den Europa Youth Triatloi txapelketan lehiatu zen igandean, Espainiako B taldean arituz. Gogoratu Saizar kadete kategorian dabilela. Espainiako selekzioa hiruna triatletako bi taldez osatua zegoen, eta bakoitzak mini-triatloi bat burutu behar zuen hurrengoari erreleboa pasatu baino lehen. Judit Saizar B taldeko lehen errelebista izan zen eta zortzigarren postuan zegoela pasa zuen erreleboa. Bukaeran, Saizar lehiatzen zen Espainiako B taldea hamabigarrena sailkatu zen. Nolanahi ere, lan bikaina egin zuen Sakana Triatloi Taldeko triatletak.