Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean Lezaman antolatutako jaialdian, Juan Martinez de Irujok Aitor Zubietaren laguntza izan zuen atzeko koadroetan Mikel Olazabal eta Abel Barriolaren kontra egiteko. Partida bikaina izan zen eta Olazabalek bikain erantzun zien Martinez de Irujoren erasoei. Nolanahi ere, lehenengoek irabazi zuten, 22-18. Bestalde, Beloradon antolatutako jaialdian Titinekin osatu zuen bikoa Oskar Lasak, Gonzalez eta Eulate zituztelarik aurrez aurre. Azken hauek izan ziren garaileak emozioz betetako partidan, soilik tanto bateko aldeaz 21-22 gailendu baitziren. Soriako Borobian, Koka eta Apraizi 20-22 irabazi zieten Ismael Chafee eta Oteizak. Aurrera eginez, Frontisen dabiltzan pilotari sakandarrak zorteko izan dira asteburuan. Larunbatean Artaxonan antolatutako pilota jaialdian, Mikel eta Gorritik 22-17 irabazi zieten Aritz Lasa eta Zabalari. Bestalde, igandean Cascanten jokatutako lehian, Jorge Nagorek Huarterekin osatu zuen bikoa, eta Mikel eta Arretxe 22-16 hartu zituzten menpean. Iurgi Flores, atzo etxean irabazleMaiatzean Egur Sport taldearekin debutatu zuen Iurgi Flores pilotari ziordiarrak etxean jokatu zuen bere profesionaletako lehenengo partida, bere zaleen aurrean. Flores aurrelariak atzeko koadroetan Elkoro handiaren laguntza izan zuen, Capellan II.ari eta Javi Gomezi aurre egiteko. Emozioz betetako partida lehiatu eta borrokatuan, 18-22 irabazi zuten Flores eta Elkorok. Gaur Chafee lehianSalamancako Villoria herrian arratsaldeko bostetan antolatutako pilota jaialdian, Ismael Chafee zuhatzuarrak Ibai Zabalarekin osatuko du bikoa, Diaz eta Apraizen kontra egiteko.