Pilota jaialdiak

Guaixe 2008ko irailaren 10a

Oraindik ere festak eta jaiak nagusi dira Euskal Herrian eta horren isla, ia aste osoan pilota jaialdiak ditugu. Esaterako gaur, asteazkenean, 18:00etatik aurrera Otsagik Frontis enpresaren pilota partidak hartuko ditu. Partida nagusian Antxia eta Zabalari egin beharko diete aurre Aritz Lasa eta Gorriti uhartearrak. Bestalde, astelehenean bikote sakandarra izan zen lanean: Jorge Nagore irurtzundarrak eta Jon Gorriti uhartearrak biko ederra osatu zuten, eta tanto batengatik baina 22-21 irabazi zieten Aritz Lasa eta Altunari.