Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburua pilota jaialdiz bete betea dator. Gaur, ostiralean, 22:30etik aurrera, Frontisek partidak antolatu ditu Urretxun. Partida nagusian Antxia eta Jon Gorritik Aritz Lasa eta Garmendia izanen dituzte arerio. Bihar, larunbatarekin, Jorge Nagore izanen da lehian Villamedianan, 18:00etatik aurrera. Altunarekin batera, Camarero II.a eta Jon Gorriti menpean hartu nahiko dituzte. Hortaz, sakandarren derbia izanen dugu. Igandean atzera ere Frontisen jaialdia izanen dugu. Azkoienen, 11:30ean hasita, Jorge Nagorek Arretxe beteranoa izango du kide, Aritz Lasa eta Armendarizen kontra egiteko. Bestalde, igandean Aspek jaialdia prestatu du Uharte Iruñean, 18:00etatik aurrera. Lehenengo partidan Uriarte eta Merino I.aren kontra lehiatuko dira Alberto Ongay satrustegiarra eta Urberuaga.