Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triste ageri zen Egoi Martinez larunbateko etaparen amaieran. Urrezko maillota galdu berri zuen. Hori espero zuen, ez ordea bere taldeko liderrak klabikula apurtu eta itzulia utzi behar izatea. Ikuskizun ederraAntolatzaileen helburua bete dela esan daiteke: Asturiasko mendate gogorrek jai giro ederra ekarri zuten, berriz ere, Espainiako Itzulira. Lehen mailako portu bat bestearen atzetik eta, opari, mailaz kanpoko mendatea. Txirrindulariendako infernua, zaleendako paregabeko ikuskizuna. Europako Mendiek bere tokian jarri ditu txirrindulariak. Espero zen bezala, Contador ahalguztidunari pasa zion Egoi Martinezek urrezko maillota. Madrildarrak itzuliko etapa nagusiarekin, larunbatekoarekin nahiko ez, eta atzokoa ere irabazi zuen. Etapa irabazi eta arerio zuzenenekiko aldea handitu. KolpeaJoan zen astelehenean lortu zuen Egoik maillota. Aste bat izan du Egoi Martinezek "maillotaz gozatzeko nahikoa denbora" esaten zuen ostiralean. Esperientzia ona izan da etxarriarrarendako, baina bazekien ametsa larunbatean amaituko zela eta hortik aurrera taldeko liderrarendako lan egin beharko zuela. Helmuga amaieran muturbeltz ageri zen etxarrikoa, ez maillota galdu zuelako, taldearen helburua hankaz gora jarri zelako baizik: Igor Anton liderra portuan behera erori eta, klabikula hautsita, itzulia utzi behar izan zuen. Buruhaustea taldearendako. Azken astea6 etapa falta dira itzulia amaitzeko. Sakandarrek bere taldeen helburuen mesedetan lanean jarraitu beharko dute. 8. postuan dago Egoi Martinez, Contadorrengandik 8:56ra; 86.a da Jose Luis Arrieta 1:24:47ra; eta 113.a da Erbiti 1:49:24ra. 202 kilometroko etapa dute gaur, Cudillero eta Ponferrada artean. 1. mailako mendatea dute hasteko, Somiedo, 2. mailakoa etorriko da ondotik eta 3. mailako bat ere gainditu beharko dute etapa amaitu aurretik.