Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean galdu zuen Egoi Martinezek Espainiako Itzuliko urrezko maillota. Baina lau egunetan soinean eraman duen elastikoak agerian utzi du Etxarrikoa maila onean dagoela. Horretaz jabetu da, besteak beste, Paco Antequera, Espainiako hautatzaile edo selekzionadorea eta Mundialerako joateko hautagaien artean sartu du Egoi. Hilaren 28an izanen da Mundiala Varese hirian, Italian. Etxarriarrarekin batera, Oscar Freire, Alejandro Valverde, Joaquim Rodriguez, Pablo Lastras eta Luis Leon Sanchez, Alberto Contador, Benjamin Noval, Jose Luis Rubiera, Samuel Sanchez, Carlos Sastre, Ezequiel Mosquera, Juanma Garate eta Iker Camaño daude lehen poltsa horretan. Horien artetik 9 joanen dira Italiara.