Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuko emaitzakOstiralean Frontisek Urretxun antolatutako jaialdian, Antxia eta Jon Gorritik 18-22 galdu zuten Aritz Lasa eta Garmendiaren kontra. Partida bikaina izan zen. Lasak etxean jokatzen zuen eta bere zaleen aurrean garaipena lortu nahi izan zuen, aurreko koadroetan primeran arituz. Jon Gorriti uhartearra izan zen partidako onena, atzean jaun eta jabe baitzen, Antxia babestuz eta dominatuz, modu bikainean arituz, baina Lasa hobeto aritu zen aurrean eta azkenean Lasa eta Garmendia izan ziren gailendu zirenak. Larunbatean Aspek antolatutako jaialdian, Urdulizen, Titin eta Goñi III.ak 22-7 irabazi zieten Gonzalez eta Zubietari. Larunbatean, Errioxako Villamedianan, Jorge Nagorek eta Altunak 22-18 hartu zituzten menpean Camarero II.a eta Jon Gorriti, eta igandean Frontisek Azkoienen prestatutako partidetan, Jorge Nagore irurtzundarrak eta Arretxek 22-11 hartu zituzten menpean Aritz Lasa eta Jon Gorriti. Bestalde, igandean Uharten jokatutako partidan, Alberto Ongay satrustegiarrak Urberuagarekin jokatu zuen, Uriarte eta Merino I.aren kontra. 22-19 galdu zuten Ongay eta Urberuagak. Gaurko partidakAteburu nahiz astegun, data hauetan festak daude edonon. Gaur esaterako, Durueloko bidea hartuko du Ongayk. Urberuaga atzelariarekin batera, Cabrerizo eta Merinoren aurka lehiatuko da, 17:30ean hasita.