Marta Cárdenas

Guaixe 2008ko irailaren 19a

Etxeko apalategiei begira egon naiz, askotan bezala, liburuei so. Interferentziak ere badira, beste mota batzuetako objektuak ere badaude (gutxi batzuk) norbaitek nonbaitetik ekarritakoak edo neronek sortuak. Zenbatu egin ditut, nire bildumaren zabalera neurtzeko asmoz edo (hautsak kentzerakoan izanen dudan lana ikusteko agian).Ezer gehiago egiteko asmorik ez eta liburu bat hautatu dut, pentsatu gabe. Azkeneko urtean erositakoa da, nahiz eta liburua zaharxeagoa den. Ongi gogoratzen dut noiz eta nola erosi nuen. Marta Cárdenasen koadernoen bilduma txiki  bat da (argazkitan noski).    Artista donostiarraren ekoizpena etengabekoa da. 60eko hamarkadan Madrila joan zen Arte Ederrak ikastera, gero Parisera.....Marta Cárdenasek ez zuen, beste artista ospetsuen modura, berehalako ospe eta miresmenik lortu. Bere prozesua berezia da, motelagoa, askoz eraginkorragoa. Egiteko moduak ez du arrazoi argirik, galderak egin eta jasotzen baditu ere, erantzunak entzun eta emateko ez du betarik hartzen; MARGOTZEN ARI DA.Galderak eta erantzunak bere lanetan bilatu behar dira, bereziki koadernoetan, arkeologoek lur estratoetan bezalaxe, non denboraren haria nabarmenagoa den. Arkeologo, historialari eta artearen historialari nahiz antropologoek INTERPRETAZIOA dute helburu, egia harrapatzeko. Gora Marta, bere bilduma propioa bere eskuekin egin duelako, bere bizitza bildumagai, iraila osoan kioskoetan saltzen diren kolekzio bitxi eta Harrigarria da irailean zenbat kolekzio saltzen den aleka. Inork bukatzen al du baten bat? Zein asmorekin egiten dira? Arkeologoek indusketak egiten dituztenean zein asmok bultzatzen ditu? Zein asmo dauka indusketa ordaintzen duenak? Ondare kulturaletik jabego pribatua egiten duenak zer bilatzen du?Nire bildumetako bat apalategitan dago sailkatuta. Gustuko dut besteen bildumak aztertzea.Erosi dudan azken liburua Marta Cárdenasen lana jasotzen duena da. Donostiarra margolari sutsua da, betidanik izan da horrelakoa. Galderak egin eta erantzuna jasotzeko betarik izan ez duen horietako bat da. Ospea beste artista miretsiei baino askoz beranduago heldu zaion ekoizlea. Azal lodiko monografiarik ez daukana.Martak, ordea, bertute handi bat dauka: idatzizko memorik egin ez badu ere, koadernoak egiten ditu. Bertan irudikatzen du garrantzitsua iruditzen zaion guztia, marrazki zein margotan. Bere eskuekin sortzen du kolekzioa, irudien entziklopedia pertsonala, eta bertan hornitzen du bere burua margotzen jarraitzeko, edo pinturaren  arrazoiak bilatzeko; bere erretinaren estratoak aztertzen ditu zentzua aurkitzeko, bidea zabaltzeko. Margotzea egiazko ariketa bihurtzen du, dena kodigo berarekin zifratzen duelako.Gora Marta pinturaren epizentrorako bidaia egiten duelako egunero.Gora Marta, irailaz kanpo bildumak egiten dituelako.Gora Marta Cárdenas, bere buruaz kolekziorik preziatuena egin duelako.