Kontabilitate plan orokorrari buruzko jardunaldia antolatu du enpresarien elkarteak

Guaixe 2008ko irailaren 17a

MM Consulting Financiero SL enpresako Pablo Martinez Astiz eta Miguel Moncosí Mortek gidatuko dute jardunaldia. Biek ere kontabilitate erreforma egiteko izan diren arrazoiak azalduko dituzte. Horrekin batera, kontabilitate-plan berriak dakartzan aldaketak azalduko dituzte. Horretaz gain, kontularitzako plan berriari buruzko xehetasunak emanen dituzte, baita zaharretik berrirako aldaketa nola egin argitu ere. SEEk antolatutako jardunaldi horretan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako  948 468 307 telefonora hots egin edota administracion@aesakana.com e-psotara mezua bidali beharko da. Bide bera erabil daiteke enpresarien elkarteak antolatu duen baimendutako enpresen erregistroa eraikuntzan jardunaldi teknikorako ere.