AAB eta Askatasuna legez kanpokotzat jo ditu auzitegiak

Guaixe 2008ko irailaren 18a

Horrekin batera Amnistiaren Aldeko Mugimenduan lan egin duten 21 pertsonari 8 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorra ezarri die. Epaileek frogatutzat eman ditu gertaerak eta "erakunde terrorista bateko kide izatearen delitutzat" jo ditu.  Defentsak dagoeneko helegitea jarriko duela aurreratu du.  Auzipetuen iritziz epaiak "eskubide urraketen salaketa uzten du legez kanpo". Horrekin batera, "elkartasun dinamikak" aurrera eginen duela ziurtatu dute auzipetuek, baita "estatuen jazarpen eta inpunitatea salatzen jarraituko" dutela ere. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, bestalde, adierazi du kideak zigortu arren lanean jarraituko dutela, eta zigorra jaso dutenei elkartasuna azaldu die.