Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ANFASek antolatutako aisialdi eskaintza horren bidez gabezia intelektuala duten pertsonek kirolaz, festez eta musikaz gozatzeko aukera izanen dute. Baita, tailerretan parte hartu eta psikomotrizitatea landu dezakete programa horren bidez. Baina guztia aurrera eramateko, esan bezala, boluntarioak behar dituzte. ANFASek aditzera eman duenez helduekin boluntario lana larunbatetan izanen litzateke, 16:30etik 19:00etara. Egun eta ordutegi berean haurrekin ariko lirateke beste boluntario batzuk. Gabezia intelektuala duten pertsonek haien herrian, Altsasun bertan, aisialdi ekintzez gozatu dezaten interesa dutenak eta boluntario izan nahi dutenak ANFASekin harremanetan jarri behar dute. Horretarako 680 459 795 telefonora hots egin daiteke edo voluntariado@anfasnavarra.org e-postara mezua bidali.