Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Carlos Perez Nievasek adierazi zuenez, "aurreikusitako aurrekontua berrikusiko da. Izan ere, aurreikusitako partida batzuk aurten ez direlako ejekutatuko. Diru hori kontuan hartuko da sail bakoitzaren aurrekontua berrikusterakoan". Kontseilariak ziurtatu zuen ez dagoela "partida blokeaturik, dena zabalik dago" eta gehitu zuen "baliabide eskasiagatik, diru-sailak egokitzen" ari direla. Egokitzapen hori bai hezkuntza arloari baita euskararen inguruko gaiak kudeatzen dituen Euskarabidea erakundeari eragiten die.