Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo zabaldu zutenaren arabera Euskal Herriko "salbuespen egoeraren" azken gertakariak salatzera kalera ateratzeko deia egin zuten. Ezker abertzalearendako egoera "oso larria" da eta beharrezkoa ikusten dute "PSOE frankismoarekin parekatu dela" salatzea. Legez kanporatzeak eta "errepresioa" alderdi eta erakunde batzuen aurkakoa baino "proiektu politiko baten aurka, Euskal Herriaren independentziaren aurka" dela argitu zuten. Horiek horrela, ezker abertzaleak herriz herri antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du. Deialdiarekin bat egin du Amnistiaren aldeko Mugimenduak.