Itxesia Igeriketa Klubaren batzarra gaur Lakuntzan

Guaixe 2008ko irailaren 19a

Sakanako Itxesia Igeriketa Klubak batzar orokorra eginen du gaur, irailaren 19an, ostiralean, 19:30ean Sakanako Mankomunitateak Lakuntzan duen egoitzan. Urte osoko plangintzaz eta asmoez aritzeaz gain, Itxesia Igeriketa Klubean izena emateko aukera izanen da.Nolanahi ere, Itxesiako kide egiteko baita ere 687 064 986 telefonora hots egin daiteke. Orain arte Arbizuko kiroldegian aritzen zen lanean Itxesia, baina aurten entrenamenduak berriki mustuko diren Altsasuko igerileku estali berrietan eginen dira.