Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Aranda Dueron Asegarceren jaialdia izan zen. Ismael Chafee zuhatzuarrak Izaren laguntza izan zuen atzeko koadroetan Mendizabal eta Eskuderoren kontra aritzeko eta lan bikaina egin zuen lehen bikoak, 22-17 irabazi baitzuen. Abian da Logroñoko San Mateo TorneoaUdako festetako azken torneo inportanteena, San Mateo Torneoa, hastear dago. Jakina da Logroñoko San Mateoetan pilota izaten dela ekitaldi inportanteenetako bat, eta horren isla aurten guztira 10 pilota jaialdi antolatu dituztela, tartean lau t´erdiko eta binakako torneoak. Jakina denez, Titin III.a pilota errioxar handiak ez du jaialdietan huts egingo, eta gaur bertan lau t´erdian ariko da, Pablo Berasaluzeren kontra. San Mateotako binakako txapelketan ordezkari sakandar bakarra izango dugu: Oskar Lasa etxarriarra. Lasak Xalarekin osatuko du bikotea eta astelehenean lehiatuko dira, Berasaluze VIII.aren eta Beginoren kontra. Igandean arratsaldeko bostetatik aurrera Logroñon prestatutako jaialdian, lehenengo partidan Asegarceko Ismael Chafeeek Otxandorenarekin osatuko du bikoa Aspeko Larralde eta Aitor Zubieta etxarriarraren kontra egiteko. Jaialdia zuzenean eskainiko du ETB1-ek. Frontis enpresak gaur eguerdian Oliten antolatu du jaialdia. Partida nagusian Jorge Nagorek Arretxe beteranoarekin osatuko du bikoa, eta haien aurkariak Aritz Lasa eta Altunaren izanen dira.