Amaitu da sakandarrek ahaztuko ez dugun itzulia

Guaixe 2008ko irailaren 22a

Atzo amaitu zen 2008ko Espainiako Itzulia. Txirrindulariek hiru aste egin dituzte Granadatik Madrilerako bidean. 21 etapek egun gogoangarriak utzi dituzte Sakanako txirrindularitzaren historiarako. Pirinioetako azken etapan, Sabiñanigon, urrezko maillota jantzi zuen Egoi Martinez etxarriarrak. Asturiasko Mendietara iritsi arte, soinean eraman du maillota. Hirugarren astea Jose Luis Arrietaren ihesaldiarekin mustu genuen eta, itzulia behar bezala amaitzeko, 18. etapan, Imanol Erbiti hiriberritarra podiumaren gorenera igo zen etapa irabazita. Egoi Martinez Top 10-eanAlberto Contador izan da Espainiako Itzuliko gizonik indartsuena eta beretako izan da Vuelta. 3 itzuli luzeak irabazita, historiako txirrindulari handien artean dugu dagoeneko Pintoko gaztea. Egoi Martinezek Sabiñanigon bere buruari ezarritako helburua bete dut: lehen 10en artean sailkatu da, zehatz mehatz, 9. postuan, liderrarengandik 10:57ra. 55.a izan da Jose Luis Arrieta uhartearra, 1:18:33ra. Imanol Erbitik, berriz, 99. postuan amaitu du itzulia, 2:13:42ra. Bere talde Caisse d´Epargne izan da itzuliko talderik onena.