Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuk hiru puntuak ekarri zituen etxera1. jardunaldia: Idoia 1 - Altsasu 2Herriko festak pasa berri bazituzten ere, ez zuten astelehen handirik altsasuarrek eta itxura ona eman zuten Oteizan. Parez pare ibili ziren bi taldeak denboraldi berriko estreinako partidan, baina sakandarrendako izan ziren 3 puntuak. Etxekoek sartu zuten lehen gola, 36. minutuan. Atsedenalditik bueltan, erasokor atera zen zelaira Altsasuko taldea. Bide horretatik, nahiko izan zituen 4 minutu markagailua iraultzeko: 52. minutuan berdinketaren gola sartu zuen Igorrek eta 56.ean, 1-2koa Dávilak. Etxekoak berdintzen saiatu baziren ere, ezin izan zuten Altsasukoen defentsa bikaina gainditu. Etxarrin puntu banaketa1. jardunaldia: Etxarri 1- Castillo de Tiebas 1Parez pare ibili ziren Etxarriko zelaian etxeko taldea eta Castillo de Tiebas. Lehia handia izan zuten bi taldeek zelai erdian, baina, biei ere, kosta egin zitzaien aurkarien atera iristea. Saiakera ezberdinak egin ondoren, etxekoak izan ziren markagailuan aurreratzen lehenak. Miguel Javierrek sartu zuen 1-0ekoa, partidaren 36. minutuan, Castillo de Tiebas taldeko atezainak baloia ateratzean egindako hutsa baliatuta. Bigarren zatian ordea, Etxarriko defentsaren hutsaz baliatu ziren bisitariak berdinketaren gola sartzeko. Lehen jardunaldiaren ondoren, Arenas Ayegui taldea da sailkapen nagusiko burua, 3 punturekin. Altsasu 4.a da 3 punturekin eta Etxarri 6.a, puntu batekin. Datorren asteburuan, derbiaLigako bigarren jardunaldiak erregional mailako bi talde sakandarren arteko derbia ekarriko du: Altsasuk etxarriarrak hartuko ditu Dantzalekuko zelaian. Horrelakoetan ohi denez, emoziorik ez da faltako.