Xala eta Lasa gaur lehiatuko dira San Mateoetako binakakoan

Guaixe 2008ko irailaren 22a

Asteburuan hasi zen udako azken pilota torneoa, Logroñoko San Mateoetako binakako txapelketa. A multzoko lehen partidan, Bengoetxea VI.ak eta Belokik 22-10 irabazi zieten Martinez de Irujo eta Pascuali. Irabazleak ostegunean Olaizola II.a eta Patxi Ruizen kontra ariko dira, eta azken bi hauek asteartean Martinez de Irujo eta Pascual izanen dituzte aurkari. B multzoko partidak gaur bertan hasiko dira,  Logroñoko Adarragaga frontoian 19:15ean hasiko den pilota jaialdian. Xalarekin osatuko du bikoa Etxarri Aranazko Oskar Lasak. Aurkariak, ez dira edonolakoak: denboraldi bikaina osatzen ari den Berasaluze VIII.a eta Begino. Partida gogorra aurreikusten da. Galtzen dutenek Titin eta Barriola izanen dituzte aurkari asteazkenean, eta irabazleek Titin eta Barriola zain izanen dituzte ostiralean. San Mateotako torneoen parean antolatutako pilota partidei dagokienez, atzo torneoa zabaltzen zuen partidan Ismael Chafee zuhatzuarrak eta Otxandorenak 22-11 hartu zituzten menpean Larralde eta Zubieta.