Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, asteartean, Logroñoko San Mateo festen inguruan Frontisek antolatutako San Mateo Trofeoko finala hartu zuen Baños de Río Tobía herriak. Finalera bi biko indartsu heldu ziren: Antxia eta Garmendia alde batetik, eta Camarero II.a eta Jon Gorriti uhartearra bestetik. Camarero II.ak etxean jokatzen zuen eta garaipena lortzeko irrikatan zegoen, baina ez zen posible izan, Antxia eta Garmendia hobeak izan zirelako. Partida bikainan, Antxia eta Garmendiak 22-12 hartu zituzten menpean Camarero eta Gorriti. Xala eta Lasak San Mateotako Binakako bigarren lehia jokatuko dute gaurLogroñoko Adarragak San Mateotako Binakako Torneoko partida hartuko du gaur, 19:15ean hasiko den jaialdian. Titin III.a eta Barriola izanen dituzte aurkari Xala eta Oskar Lasa etxarriarrak. Gogoratu behar da Xala eta Lasak galdu egin zutela txapelketako lehen partida, Pablo Berasaluze eta Beginoren kontra (22-14). Hortaz, finalera sailkatzeko aukera gutxi dute. Aukerak izateko gaurko lehia irabaztera behartuta daude, eta ez dute lan erraza izango, Titinek etxean jokatzean babes izugarria baitauka eta eurak baitira faborito.