Etxeko ekonomia kudeatzeko tailerrak Burunda mendebaldean

Guaixe 2008ko irailaren 25a

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako tailer horiek honako edukiak izanen dituzte: etxearen kudeaketa; elikadura eta sukaldaritza; etxearen antolaketa; garbiketa eta josketa eta lisaketa. Tailerrak autonomoagoak izan eta etxeko lan eta ardura guztiak beregain hartu nahi dituzten adin guztietako pertsonei zuzendua da.Tailerrak lastailean eginen dira. Altsasun 2 saio eginen dira, astelehen eta asteazkenetan. Bata goizez (10:00etatik 12:00etara) eta bestea arratsaldez (18:00etatik 20:00etara). Ziordian eginen den tailerra goizeko ordutegia izanen du eta astearte eta ostegunetan izanen da. Olatzagutian tailerra, aldiz, arratsaldez eginen da, astelehen eta astearteetan. Guztiek ere 12 orduko iraupena dute. Tailerretan interesa dutenek, edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, gizarte zerbitzura jo beharko dute, 948 467 662 telefonora hots eginez. Izena emateko epea lastailaren 2ra arte dago zabalik.