Goazen euskaldunak Aralarrera...

Guaixe 2008ko irailaren 26a

Aurten San Migel eguna astelehenean, lan egunean, izatean eta jakinik jende askok data seinalatu horretan ezin izanen duela Aralarko santutegira igo, iganderako lau meza iragarri dituzte: 10:00etan, 11:00etan, 12:30ean eta 18:00etan. San Migelen egunean bost izanen dira Aralarko santutegiak hartuko dituen elizkizunak. Aurrena 10:00etan izanen da, ondoren 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 18:00etan izanen dira. Astelehen eguerdiko elizkizuna, meza nagusia, Iruñeko artzapezpikuak emanen du eta elizkizunean Uharte Arakilgo Udaleko ordezkaritza presente izanen da. Egun seinalatu horretan aitorleak izanen dira santutegian. HerrietanEkain, San Migelak ospatzeko larunbatean afaria izanen dute kontzeju etxean. 22:00etan eseriko dira mahaira. Astelehen arratsaldean, San Migel egunarekin, Arbizun aatea izanen da plazan. Lizarragan, berriz, igandeko meza herriaren gainean dagoien San Migel ermitan eginen dute.  Sanmigeldarren kofradiako kideak aurretik gosaltzera bilduko dira. Meza ondoren bildutakoei auzatea eskainiko diete eta mahai inguruan bazkaltzen bukatuko dute sanmigeldarrek.