Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Komikia eta bere ingurunea gure gizartean ezagunagoa da egunez egun. Alde batetik, komikietan oinarritzen diren filmek jendearen kuriositatea pizten dute generoaren barruan. Bestetik, aspaldi haur izan garen askok komikiak irakurtzeari uko ez egiteak gizartean zale heldu gero eta gehiago egotea laguntzen du. Hala ere oraindik bada jende asko uste duena komikiak haurrentzat zuzenduriko marrazkigintzaren zati txiki bat besterik ez direla. Komikigintzan helduentzat tokia badela gutxinaka-gutxinaka konturatu eta bada elkarte asko informazioa zabalduz doana, baita Sakanan ere. Hauetariko elkarte bat MYAKU kultur elkartea dugu.Myaku elkartea aspaldi sortu zen komikiaren mundua jendeari hurbiltzeko. Horretarako astero bildu eta pelikulak ikusiz, komikiak irakurriz edota gai zehatz bati buruz hitz eginez eta ikasiz ondo pasatzea zuten helburu bakarra. Poliki-poliki eta gauzak ondo antolatzen zituztela ikustean, aldizkaritxo bat argitaratzea erabaki zuten. Eurek egindako poesia, komiki eta bestelako ideiekin lehenengo alea 2003. urtean kaleratu zen. Azkenean elkarte bezala antolatu eta zenbait ekimen garrantzitsuagoei ekin zieten beren ideiak zabaltzeko, hala nola, Nafarroako Unibertsitatean antolaturiko manga eta animeari buruzko hilabete beteko proiekzio eta solasaldiak (hiru urtez jarraian antolaturikoak), Nafarroako gaztediaren etxean antolaturiko topaketak edota aurtengo Iruñeko rol topaketetan egindako aldizkariaren doako banaketa.Gaur egun, ondo antolaturiko elkartea da, webgune eta guzti (http://fanzinemyaku.blogspot.com). Alde batetik mintegiak eta ikastaroak antolatzen ditu komikizaleei irakasteko, komiki topaketetara jotzen du zaletuen arteko harremanak estutzeko eta komiki lehiaketak antolatu eta ezagutzera ematen ditu. Horrela, komikigileek beren lanak garatu ditzakete, lehiaketetan beren teknikak hobetu eta beren lanak sarituak ikustean motibazioa irabazi. Bestalde, aldizkari bat ere argitaratzen jarraitzen du, bertan komikigile berrien lanak kaleratzeko.Nafarroan du bere egoitza MYAKU elkarteak, Etxarrin, hain zuzen ere. Sakanako eta beste zenbait tokitako jende eta elkarteekin harremanetan dago; elkarte, jende multzo, topaketa zein udaletxeekin ikastaroak eta mintegiak antolatzeko. Sakanan azkena, Olaztiko udaletxearekin mangaren inguruan solasaldi eta proiekzio bat antolatzen. Besteren artean, Getxoko komiki eta Manga azokara, Bartzelona eta Madrilgo Komiki eta Manga topaketetara eta Zaragozako Komiki topaketara joaten da urtero.Haiekin harremanetan jartzeko edota edozein kontsulta egiteko: myaku.fanzine@gmail.com.