Frontisen jaialdiak asteburuan

Guaixe 2008ko irailaren 26a

Asteburuan Frontis enpresak makina bat jaialdi antolatu ditu. Tartean, larunbatean, Iruñeko Labriten, 18:00etatik aurrera antolatutako programazioko partida nagusian, Antxiarekin osatuko du bikoa Jon Gorriti uhartearrak, Aritz Lasa eta Garmendiaren kontra aritzeko. Egun berean, Agoitzen, 19:00etatik aurrera, Jorge Nagore irurtzundarra Altunarekin ariko da Urdaniz eta Arretxeri kontra egiteko.Igandean atzera ere partida izanen du Nagorek, kasu honetan Legorretan, eguerdian. Berriro ere Altunarekin bikoa osatuz, Antxia eta Garmendia izanen dituzte arerio.