Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, ostiralean, Logroñoko Adarraga pilotalekuko San Mateoko jaialdia zabaltzen duen partidan, Olaetxea eta Apraizen kontra ariko dira Alberto Ongay satrustegiarra eta Merino I.a. Jaialdiari amaiera emateko, hirugarren partidan Gonzalez eta Zubieta etxarriarrak Olaizola I.a eta Mendizabal II.arekin neurtuko dituzte indarrak.Bestalde, larunbateko jaialdia zabaltzen duen partidan, 17:00etatik aurrera, Mikel Goñirekin ariko da Aitor Zubieta etxarriarra, Retegi Bi eta Zearrari aurre egiteko. Etxarriko gazteak herriko beteranoari eginen dio lekua. Horrela, jaialdiko bigarren partidan, Martinez de Irujo eta Lasa III.a etxarriarra, Bengoetxea VI.a eta Belokiren aurka lehiatuko dira. Chafeek atzo izan zuen norgehiagoka. Oteiza lagun zuela Galartza V.a eta Beroizen aurka lehiatu ziren San Mateo torneoko atzoko pilota jaialdiko lehen partidan. Zuhatzuarrak eta lagunak 18-12 galdu zuten.