Migel aingerua adoratzera

Guaixe 2008ko irailaren 30a

Igandean bezala, astelehenean ere, fedeak eta tradizioak Aralarko bidean jarri zituen ehunka lagun. Jendez gainezka zegoen santutegian egin ziren elizkizunak. San Migel eguneko meza nagusian Francisco Perez artzapezpikua izan zen. Berarekin batera meza ospatu zuten Mikel Larranbebere kaperauak, Jesus Mari Sotil kaperauaren ondokoak, Errenteriako apaiz Benito Ijurrak, Leitzako apaiz Ander Gilegik eta Juan Bautista Lukin kaputxinoak. Urteak ziren hain egun seinalatuan artzapezpikurik ez zela etorri Aralarko santutegira. LanakSantutegiaren inguruan bildu ziren fededunak ezin izna zuten ostauta erabili, eraberritze lanengatik itxia baitago. Zerbitzu horren faltak sortutako eragozpenak konpontzeko edariak zerbitzatzeko makinak eta komunak jarri zituzten santutegian. Jakina denez, konponketa lan handiak egiten ari dira santutegian, besteak beste: argindar azpiegitura berritzea, saneamendu sarea eta sotoak berritzea, karga-jasotzailea jartzea, 100 pertsonendako kabida duen jangela prestatzea eta sukaldearen berrantolaketa. Azpiegitura berria aurki izanen dela erabilgarri azaldu dute santutegiko arduradunek. Lanek 600.000 euroko inbertsioa eskatu dute.