Derby borrokatuan, puntu bana eskuratu zuten Altsasuk eta Etxarrik

Guaixe 2008ko irailaren 29a

Altsasuko Dantzalekuk lehia bizia hartu zuen Sakanako derbyan. Azkenean Altsasuk eta Etxarrik bana berdindu zuten futbol gutxi izan zuen partida borrokatuan. 30. minutuan altsasuarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, Sergiok sartutako penaltyari esker, eta bigarren zatian berdintzea lortu zuen Etxarrik, Migelen falta jaurtiketak kontrako atean bukatu baitzuen. Aipatzekoa da Altsasuk jokalari bat gutxiagorekin jokatu behar izan zuela, Cristianek bi txartel hori ikusi baitzituen. Emaitza justua izan zen, nahiz eta Cristianen kanporaketa injustua izan.  Gauzak horrela erregional mailako liderra Ardoi taldea da, 6 punturekin. Altsasu laugarrena da, 4 punturekin, eta Etxarri zortzigarrena, 2 punturekin.Hurrengo asteburuan jokatuko da hirugarren jardunaldia. Altsasuk etxetik kanpora jokatuko du larunbatean, eta sailkapenean hirugarrena den Bidezarra izanen du arerio. Bi puntuko diferentzia dute bi taldeek, eta hortaz, sailkapenean igotzeko Altsasurendako inportantea izango da irabaztea.Aldiz, Etxarrik etxean jokatuko du, San Donato zelaian, larunbatean, liderra den Ardoiren kontra. Ea etxean jolasteak garaipena lortzeko bidea ematen dion Etxarriko taldeari.