Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Iruñeko Labriten jokatutako partidan, Antxia eta Jon Gorritik 22-20 irabazi zieten Lasa eta Garmendiari. Jorge Nagore irurtzundarrak primerako asteburua izan du. Agoizko Toki Ederren, larunbatean, Nagorek eta Arretxek biko aparta osatu zuten, 22-4 hartu baitzituzten menpean Urdaniz eta Altuna, nagusitasun osoz. Atzo, Legorretan, Nagore Altunarekin aritu zen. 22-20 irabazi zieten Antxiari eta Garmendiari. Zaragozako Jaraba herrian, Mingez eta Fuertesek 22-20 irabazi zieten Iurgi Flores eta Velascori. Uharte Arakilek erremonteko partida hartu zuen San Migel festetan. Partida ikusgarria izan zen, tanto batengatik bakarrik erabaki baitzen. Zulaika eta Baztenarik 34-35 irabazi zieten Ibarzabali eta Etxezabali.