Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Kantuzaleen Elkarteak "euskal kantagintza zabaldu eta erakustarazteko" helburuz antolatu du txapelketa. Horrekin batera, kantatzeko zaletasuna piztu nahi du eta, bide batez, kantari berriak plazaratu nahi du. Azken finean kantuarekin gozatzeko bidea izan nahi du txapelketak. Nafarroako Euskal Kantu Txapelketan bakarka, bikotean edo taldetan (3 eta 10 kide artean) parte har daiteke. 3 maila daude: era berrian, era zaharrean eta sormena. Txapelketan, beti ere, "herritar eran" abestu beharko dute lehiaketara aurkeztutako kantu parea. Nafarroako Euskal Kantu Txapelketan parte hartu nahi duenak azaroaren 5era arte du izena emateko epea. Horretarako antolatzaileengana jo dezake, 948 144 706 telefonora hots eginez edo nafarroagaraia@kantuzale.net e-postara mezua bidaliz. Bestela, Beleixe Irratian ere eman daiteke izena. Esan bezala, azaoraren 8an abiatuko da txapelketa Altsasun. Aste bat geroago Elizondoko Lur aretoan izanen da saioa. Finala, aldiz, Burlatako kultur etxean izanen da azaroaren 22an.