Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ezker abertzaleko hautetsiek euren udal zereginak ordu batzuez eten eta protesta ekintza horien bidez "salbuespen egoerari stop" esan nahi diote eta, horrekin batera, "orube demokratiko" bat sortzeko garaia dela ohartarazi nahi dute. Hautetsiek protesta une horiek baliatuko dituzte herrietako elkarte eta erakundeekin harremanak izateko. Euskal Herrian bezala, Sakanako udaletxeetan ere itxialdiak izanen dira. Ezker abertzaleko hautetsiek herritarrak protestetan parte hartzera gonbidatu dituzte.