Ongi pasaz kulturak ezagutu

Guaixe 2008ko urriaren 3a

Jarduera guztiak eskolaz kanpoko ordutegian eginen dira "Sakanan dauden kulturen arteko harremanak sustatu" asmoz. Martxan jarriko den aurreneko jarduera kulturen arteko olinpiadak da. Zertan datzan? Hainbat herrietan jokatuko dira olinpiada berezi horiek. Herri bakoitzean zenbait talde osatuko dituzte haurrek, haien gurasoen jatorriari batere erreparatu gabe. Horrela ere, herri mailan integrazioa eta harremana bulkatu nahi dira. Munduko jolas, kirol, dantza eta abarren bidez hainbat proba pasa beharko dituzte taldeek eta honenak eskualdeko finalera pasako dira. Burundako kanporaketakIturmendi: urriak 3 , ostirala 17:00 frontoianUrdiain: urriak 10 ostirala17:00 frontoianOlazti: urriak 17 , ostirala 17:00 frontoianZiordia: urriak 24 , ostirala 17:00 frontoianFinala, Olaztin: urriak 26, domeka 12:00 frontoianAranaz aldeko kanporaketakArbizu: urriak 31 , ostirala 17:00 frontoianEtxarri Aranatz: azaroak 7 , ostirala 17:00 frontoianUharte Arakil: azaroak 14 , ostirala 17:00 frontoianLakuntza: azaroak 21 , ostirala 17:00 frontoianFinala Etxarrin: azaroak 23 , igandea 12:00 frontoian