BEHARTUTAKO MARGOLARIAK

Guaixe 2008ko urriaren 3a

Artearen Historiaren barne dauden berezitasun eta inkongruentzia anitzen artean, beharbada, fenomeno kuriosoenetariko bat, hurrengoa da. Artistak, zeinak ez ziren ospetsu bilakatu, beraiek zuten trebetasunarengatik (beraiek aukeratu gabe...); baizik eta trebetasunak, artista hautatu zuelako. Pintzelaren artista ospetsuak, zeinak arrazoi bat edo beste batengatik, azkenean margolaritza onartu behar izan zuten, nahiz ez zuten hain gustuko. Hiru kasu ospetsu eta desberdin beraien artean, Leonardo da Vinci, Miguel Angel eta Amadio Modiglianirenak dira.Leonardo da Vinci, bertute anitzen gizona. Imagina ezazu, genio txiki bat jaiotzen zarela, bertute berezi batekin margolaritzarenzako, baina munduarekiko kuriositate ikaragarriarekin. Zure pasioa ingeniaritza, biharko Mundua imaginatzea... dela. Hau zen Leonardoren kasua, ikaragarrizko margolaria ona, zeinentzako, margotzeak gehienetan sufrimendua suposatzen zion; berak zituen benetako interesentzako denbora lapurtzen baitzion pinturak. Baina margotu beharra,  bizi ahal izateko. Hori dela eta, askotan, artistari egindako enkarguak denboran luzatzen ziren edo, ez zituen bukatzen, beste zer edo zer interesgarriagoa aurkitu zuelako.Miguel Angel, margolari baten gorputzean harrapatua, sentitzen zen eskultore bat zen.; eta gainera , afektu asko sentitzen ez zuena margolaritzarekiko. Baina bere kasuan, bere talentu osoa, artearen hiru diziplinetan bilakatu zuen eta gerora artearen eskultore hoberenetariko bat kontsideratzea beste erremediorik ez zen izan. Bere lekukotasuna baloratzen da eta seguruenik, artistaren  espresiorik  hoberenetarikoa marmolean gehiagotan aurki genezake, bezeroengatik izan ez balitz; bezeroak baitira, agintzen dutenak... eta bere kasuan margolanak nahi zituzten.Gaixotasunak agintzen duenean, Amadeo Modiglianiri gertatutakoa. Batzuetan zure bokazioa argi eta garbi dago, baina zure gorputza ez dago ados.  Zure espresioa ahalbideratzen duena, aldi berean, heriotzara eraman zaitzakeena da. Bokaziozko eskultore batendako, gerta dakiokeen okerrenetarikoa, birikketako gaixotasun bat edukitzea da; eskulturaren hautsarekin adostezina dena. Hau dela eta, Modiglianik, tailatzearen ero bat zenak, bere pasioa alde batera utzi behar izan zuen eta pinturan murgildu. Behar bada, pena berarentzat, baina zortea guztiontzat.Itziar Nazabal Regueira