Langile bat hil da Etxarri Aranatzen, makina batek harrapatuta

Guaixe 2008ko urriaren 6a

Lan istripu larria gertatu da gaur goizean Etxarri-Aranazko (Nafarroa) Satenhor enpresan: makina batek langile bat harrapatu du, eta eragin dizkion zaurien ondorioz hil egin da. Betoi nahasgailuen konponketak eta hornikuntza piezak egiten dituzte Satenhorren.