Morto vivace. Jon Arretxe

Guaixe 2008ko urriaren 9a

MORTO VIVACE.- JON ARRETXEELKAR, 20071964ko 1280 arimatik  2007ko Morto vivacera. Jim Thompsonena lehendabizikoa, Jon Arretxerena bigarrena. AEBetako sherif makiavelikoarengandik Frantziako polizia-inspektore gogorrenganaino. Liburu gomendagarriak biak:  laburrak, irakurterrazak, erritmo biziko narrazio entretenigarriak eta gainera, beltzak.  Ez dago, beraz, askok behar izaten duten aitzakiarik euskaraz ez irakurtzeko!Liburuaren editore Xabier Mendiguren Elizegiren esanetan, "idazten duena  «argi, zehatz eta arin» egiten du, eta ez dauka «ulertu ahal izateko bi aldiz irakurri beharreko esaldirik».  "Aspalditik neukan nobela beltz poliziako klasiko bat idazteko gogoa", azaldu zuen idazleak liburuaren aurkezpenean.Idazle basauriarrak nobela beltzetan ohikoa den argumentua jorratu du:Parisko Sena ibaian ibiltzen den Le Vieux Mouche horietako itsasontzian luxuzko gau batez hilketa lazgarria gertatu da: gorpu bat agertu da, horrek dakarren polizia-ikerketa trama korapilatuz. Erailketa  argitu, hiltzailea harrapatu eta kasua itxi egingo da. Arin.Istorioak badu nolabaiteko ukitu zikina: hiltzailearen modus operandia, perbertsioa, gogorkeria, ustelkeria, jende baztertuen bizimodua, homosexualtasun ezkutua, Pigalle auzo txiroa, polizia protagonisten portaera bortitza. Kritika sozialetik ere bada Paris bezalako hiri batean  muturretako eszenak kontrajarriz.Pertsonaiak ez dira asko baina nagusiak,  Martinez magrebtarra eta Perrot beltza, inspektore arruntak, putazaleak, matxistak eta garagardozaleak oso ondo osatuak dira, komiki edota sail luze bateko ardatz ere izan litezkeenak.Polizia horiek Parisen zehar eramango gaituzte Jon Arretxek egindako lekuen deskripzio eta girotze lanari esker hirian gabiltzala ematen baitu. "Pigalleko ostatu batean zenbait egun igaro nituen nire eskuko ordenagailuarekin idazten".«Bidaia nobela beltza dei lekioke, akaso».Ekin, bada, Parisen barna hiltzailearen bila!