Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak zabaldu duenez atxilotutako gizonak 53 urte ditu eta gasolina-zerbitzugune bateko arduraduna omen da. Ostiralean epailearen aurretik pasa zela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Antza, pasa den ostegunean 3 emakumek Foruzaingoak Altsasun duen polizia-etxean salatu zituzten gertaerak eta erasotzailea urruntzeko neurriak eskatu zituzten. Salatzaileek 18 eta 29 urte bitartean dituzte. Nafarroako Gobernuak zabaldutakoaren arabera, sexu-erasoa iraileko azken asteburuan izan omen zen, gaueko lan-txandan. Iturri beraren arabera, emakume berak gizonak ukitu egin zuela eta mehatxatu zuela salatu zuen. Gobernuak azaldutakoaren arabera, beste 2 emakumeek bere nahiaren kontrako ukitzeak salatu zituzten. Haietako batek ere sexu edukia zuten telefonoko testu mezuak jaso zituela salatu zuen.