Langabezia puntu bat jaitsi zen irailean

Guaixe 2008ko urriaren 6a

Iraila bukaeran Altsasuko enplegu bulegoan 594 langabetu zeuden izena emanda. Haietatik 376 emakumeak dira (-3) eta 221 gizonak (-3). Adinari dagokionez 25 urte baino gutxiago duten 94 sakandar daude izena emanda (-9), haietatik 57 gizonak dira eta 37 emakumeak. 25 urtetik gorakoak, berriz, 500 dira (+3), gehienak, 339, emakumeak. Gainontzeko 161k gizonak dira. SektorekaEnplegu bulegoan izena emana duten 594 sakandarretatik 310ek zerbitzuen arloan lan egin nahiko luke (+11). Industrian aritzeko prest azaldu dira 172 pertsona (-26). Eraikuntzan, aldiz, 52 (+9). Azkenik lehen sektorean lan egiteko izena emana dute 17 sakandarrek (-1). Aurretik lanik egin ez duten eta hasteko asmoa duten 43 lan eskatzaile ere badaude (+1). Bestalde, Altsasuko enplegu bulegoaren bidez irailean 489 kontratu bideratu ziren, haietatik 42 besterik ez ziren mugagabeak. NafarroaHerrialdeari dagokionez, gobernuak zabaldu duenaren arabera langabezia aurreko hilean %2,15 igo zen. Hau da, 527 nafar gehiago daude lan bila. Egoera horretan, guztira 24.985 pertsona daude Nafarroan, 14.071 emakume eta 10.914 gizon.