Sakana mailako egitasmo horretan euskaraz hitz egin nahi duen edozeinek parte hartu dezake, euskara ikasle izan edo ez. Hitz egiteko gogoa besterik ez da behar. Euskara ederki dakienak ere badu tokia Mintzakiden, hizkuntzan trebatu nahi dutenekin bilduz laguntza handia eman dezakeelako. Astean ordu bat besterik ez du eskatzen Mintzakidek. Ordu horretan, gogoko jarduera eginez, arituak direnek eta hainbeste ez daudenek euskara praktikatuko dute. Beti ere, bizpahiru kideko talde txikietan. Besteekin gelditzeko betarik ez duenari internet bidez praktikatzeko modua ere eskaintzen dio Mintzakidek. Horretarako www.mintzapraktika.org web orria bisitatu behar da. InformazioaEuskaraz gehiago eta hobe hitz egin nahi dutenek eta ederki dakitenek izena eman dezakete Mintzakiden. Sakanako Mintzakiden parte hartu nahi duenak edo informazioa jaso nahi duenak 948 468 258 telefonora hots egin dezake. Bestela, sakana_mintza@aek.org helbidera jo dezake. Gainera, Sakanako Mintzakideren berri zabala jasotzeko haren bloga bisita daiteke. Bestela, argibideak ere Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan, Sakanako Mankomunitatean edo AEKren Itsasi euskaltegian jaso daitezke. SustatzaileakSakanako Mankomunitateak, AEKk, Bierrik Elkarteak, Irurtzungo Aizpea Euskara Taldeak, Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak eta Altsasuko Kima Euskara Taldeak sustatu dute Mintzakide ibarrean. Guztiak ere astelehenean mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan bildu ziren, eta egitasmoa martxan jarri ahal izateko hitzarmena sinatu zuten.