Sakanako Mankomunitateko presidente Migel Angel Zubiriak azaldu digunez mankomunitateak dagoeneko eskatu die udalei zuzendaritza horretarako ordezkariak izenda ditzatela. Azarorako edo, zuzendaritza osatuko duten kideak zein diren jakitea espero du Migel Angelek. AzpibatzordeakGarapen Zerbitzuko zuzendaritza sortu bezain pronto lanean hasteko asmoa dagoela aurreratu du mankomunitateko buruak. Zerbitzuaren barruan egoki jotzen diren azpi batzorde tematikoak sortzeko aukera dago eta Migel Angel Zubiriak aurreratu digunez aurrenekoa turismoa landuko duena izanen da, "gaia landua eta aurreratua dagoelako, gizarte eragileek interesa dutelako, heldu den urterako egitasmoak eta diru laguntza eskaerak prestatu behar direlako".Garapen Zerbitzuaren baitan bestelako azpibatzordeak sortuko omen dira etorkizunen, "egoera aztertu eta premiak ikusi ondoren". Hala aurreratu digu Migel Angel Zubiriak. Horren adibide gisa jarri du Hezkuntza arlokoa. Nonbait zenbait eragilek Altsasuko Lanbide Heziketa institutua indartu nahiko lukete.