Sakandarrak finalerako txartelaren bila

Guaixe 2008ko urriaren 8a

Iruñeko Labrit pilotalekuak kadete eta gazte mailako Nafarroako Eskuz Banakako Txapelketako finalerdiak hartuko ditu igandean. Goizeko 10:00etan, pilota jaialdiari hasiera emateko, Irurtzungo Idoate Zugarraldeko Iribarrenekin lehiatuko da, kadeteen lehen final-erdian. Jarraian, bigarren final-erdian, beste irurtzundar batek, Berazak hartuko du txanda, Uharteko Minaren aurkako lehian. Gazte kategorian, lehen final-erdian, Irurtzungo Zabaleta eta San Miguelgo Lana ariko dira zein baino zein. Bigarren final-erdian, berriz, Aldabideko Ezkurdiak eta Irurtzungo Antsotegik neurtuko dituzte indarrak. Gauzak horrela, ez da zaila izango finalean sakandarrak ikustea.