Burunda mendebaldeko familia etorkinendako osasun programa

Guaixe 2008ko urriaren 13a

Familia etorkinei zuzendutako osasun programa horren helburua da, besteak beste, eskualdean dauden zerbitzuen berri ematea, ezagutaraztea eta hurbiltzea. Gaur hasi eta 28a bitarte, astelehen, asteazken eta ostiraletan Altsasuko Gure Etxea eraikinean garatuko da programa, 10:00etatik 12:00etara. Parte hartzea errazteko asmoz programaren antolatzaileek haurtzaindegi zerbitzua jarri dute eta Olatzagutia eta Ziordiatik mugitu behar dutenendako taxi zerbitzua izanen da. ProgramazioaSaio bakoitzean eskualdeko profesionalek parte hartuko dute eta haiek lantokitik aparte ezagutzeko aukera izanen dute. Astelehenean ikastaroaren aurkezpena eginen dute. Ondorengo saioetan familia etorkinei azalduko diete, besteak beste: gizarte zerbitzuen egitekoa zein den; seme-alaben zaintzari eta elikadurari buruzko argibideak; sexu bidezko gaixotasunak eta haien prebentzioa; emakumeei zuzenduriko baliabideak eta ikastetxeak eta eskolaratzea.