Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekunberrik herri kirol erakustaldi berezia hartuko du bihar. 18:00etik aurrera, sokatiralari, aizkolari, trontzalari, harri-jasotzaile eta txinga-eramaleek hartuko dute udaletxe aurreko plaza eta, denak ere, neskak izanen dira. Sakanako sokatiralariak egonen dira haien artean. Sakandarrek Beti gazte eta Amaiurgo taldeak izanen dituzte aurrez aurre. Aizkoran Maika Ariztegi ariko da lan eta lan. Trontzan Ana Lopezek eta Itziar Nuñezek Miren Arretxea eta Nekane Migeltorenarekin neurtuko dituzte indarrak. Harri-jasotze proba etorriko da ondoren, Idoia Etxeberriaren erakustaldiarekin. Amaitzeko, txinga probetan, Maika Ariztegi eta Estitxu Almandoz ariko dira zein baino zein.