Gobernuak egindako ikerketa horretan Sakanatik pasatzen diren bi bide sartu dira: A-1 ibilbidea eta AP-15 autobidea. Zarataren mapa estrategikoak egin ondoren, trafikoak sortutako hotsak murrizteko planak etorriko dira.Nafarroako Autobideak Sakanan dituen 3,5 km-ak aztertu dira. Arakil eta Irurtzun daude azterketa eremuaren barruan. A-1 autobiak Nafarroan 13,7 km ditu eta Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko dermioetatik pasatzen da. Errepide horien inguruan dagoen kutsadura akustikoa zein den zehaztu du ikerketak. SakanaAP-15 autobidearen Sakanako zatian egindako ikerketa eremuaren barruan 732 pertsona bizi dira (117 Arakilen eta 615 Irurtzunen). Pertsona horietatik 82 dira trafikoak sortutako gehiegizko hotsarekin bizi behar dutenak. Gehienak, 65, arakildarrak dira. Irurtzundarrak, berriz, 27 besterik ez dira. A-1 autobia pasatzen den 3 herrietako biztanle guztietatik trafikoaren kutsadura akustikoaren azterketak 4.975 pertsona hartzen ditu. Haietatik, 517k 55 dezibelio baino gehiago jasan behar izaten dituzte. Erdia baino gehiago, 365, altsasuarrak dira. Baina portzentajeari erreparatuz gero olaztiarrak dira ikerketa eremuaren barruan trafikoaren zarata gehien jasan behar dutenak, %15,37.Arakil aldean legearen mugak markatzen dituen 65 dezibelioak baino gehiago ez du inork jasan behar. Burunda aldean, berriz, 100 bat pertsona dira trafikoak sortutako gehiegizko hotsarekin bizi behar izaten dutenak.HerriaBideaPopulazioa*>55dB baino gehiago jasaten duen populazioaEragina duen populazioaren %ArakilAP-1511765%55,55IrurtzunAP-1561527%4,39AltsasuA-13.870365%9,43OlatzagutiaA-1846130%15,37ZiordiaA-125922%8,49Guztira 5.707609 %10,67*Ikerketa eremuaren barruan dagoen populazioa