Euskarazko iragarki laburrak, eskura

Guaixe 2008ko urriaren 13a

Interneteko atariaz gain, paperezko bertsioa ere badu egitasmoak. Bierrik elkarteak hasieratik egin zuen bat egitasmoarekin eta sakandarrek garagarrilaren 20z geroztik Guaixe astekariarekin batera iragarki laburrez jositako publikazioa jaso dute. Argitalpen horren 100.000 ale publikatzen dira ostiralero eta Euskal Herri guztian banatzen dira. Beraz, sakandarrek euren mezuak ibarretik kanpo zabaltzeko aukera dute. Eta horrekin batera, beste eskualdeetako iragarkiak kontsultatzeko modua ere badugu sakandarrok. Azken finean, zerbitzu osatuagoa. Nola jarri iragarkiaIragarkia jartzea erraza eta doakoa da. Lehenengo eta behin www.iragarkilaburrak.com atarian erregistratu egin behar da. Hori eginda gero pasahitza jasoko du erabiltzaileak, nahi duenean bere iragarkia jarri eta kentzeko. Gainera, iragarritako produktuaren argazkia jartzeko modua ematen du. Iragarki laburrak 7 ataletan banatuak daude: etxebizitza, motorra, garajeak, lana, irakaskuntza, bidaiak eta denetarik. Interneten iragarkiak jartzea doan den arren, paperezko bertsioan zerbait saldu edo alokatu nahi duenak zerbait ordaindu beharko du. Hori guztia herritarrei dagokienean. Enpresendako bestelako tarifak daude eta Bierrik Elkartearekin harremanetan jarriz edo atarian sartuz lor litezke.