Industrialdeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Urdiaingo zatia onura-publikokoa izendatuta

Guaixe 2008ko urriaren 14a

Urdiain-Altsasu industrialdeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko (UPS) Urdiaingo zatia onura publikokoa izendatzearekin departamentuak beste urrats bat eman du egitasmoa gauzatzeko bidean. Burundako bi herrien artean 937.697 metro karratuko industrialdea aurreikusia dago. Asteleheneko erabakia Urdiaingo dermioan dauden 647.139 metro karratuei eragiten die. Puska horretan enpresa txiki eta ertainak kokatzea aurreikusten du departamentuak. Altsasuko industrialdeko puskan, 290.558 metro karratu, partzela handiagoak egitea aurreikusten du gobernuak, baita trenbiderako lotura posible bat ere. UPNk eta PSNk adostutako Navarra 2012 planaren barruan Sakanan aurreikusten den jarduera bakarra da Burundan proiektatuta dagoen industrialdea.