Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
UEMAk jakitera eman duenez elkargo profesionalek ere gidan sartzeko aukera izanen dute. Bestalde, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak "Euskal Herriko udal guztietara jo du datu eske, gidan sartzeko egokiak izan daitezkeen guztiek lekua izan dezaten". UEMAk jakitera eman duenez behin gidan sartuta profesionalek gidan agertzen den informazioa aldatu eta berritzeko aukera izanen dute. Behin gida osatuta haren berri jasoko dute mankomunitateko udal guztiek, Arbizuk, Etxarri Aranatzek eta Urdiainek Sakanaren kasuan. Profesional euskaldunen gida hori ere UEMAren web orrian kontsultatu ahalko da. Bi atal izanen ditu gidak, udalei zerbitzua eman diezaieketen profesionalak batuko dituena eta herritarrendako zerbitzua eskaintzen duten profesionalak. UEMAk profesionalak animatu nahi ditu zerbitzua euskaraz eskaini eta gidan izena ematera.