Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Turistiko prestakuntzarako planeko Sakanako aurreneko ikastaroa asteazkenean hasi zen. Cederna-Garalur elkarteak Arbizun duen egoitzan bildu ziren turismo arloko profesional sakandarrak. Azaroaren 4ra arte maiztasunez biltzen jarraituko dute internet bidezko komertzializazioa ikastaroan parte hartzen dutenak. 24 orduko prestakuntza programaren bidez sarean presente egoteko moduak, interneten dauden turismo zerbitzuak, presentzia zehazteko egitasmoa garatu, erabilgarritasuna, bilatzaileak, publizitatea, marketinga eta bestelako zabalkunde bideak landuko dituzte. Horien guztien berri Rufino Lasaosak emanen die. Esan bezala, turismo prestakuntzarako planak 2. ikastaro bat aurreikusten du Sakanan. Arbizun izanen da hori ere eta landa etxeen kudeaketari buruzkoa izanen da. Azaroaren 3an hasi eta 26an bukatuko da. 24 orduko iraupena izanen du ikastaro hori eta arratsaldez izanen da ere.