Hesian-en Herriaren oihua

Guaixe 2008ko urriaren 15a

Herriaren oihua diskoan 12 kantu bildu dituzte lurra, maitasuna, berdintasuna eta politika hizpide hartuta eta taldeko abeslariak izan dira letren egileak: Amets eta Fran. Doinuari dagokionean, taldekide guztien artean egiten dutela argitu dute. Estilo berarekin jarraitzen dute emakume-gizon ahotsen konbinaketa nabarmenduz eta oraingoan haize sekzioari garrantzi gehiago emanez. Ametsen hitzetan disko hau "aurrekoaren jarraipen bat da".Oihuak eta garrasiakDiskoak Herriaren oihua kantaren izenburua hartzen du eta Igotxok Beleixe irratiari adierazi dionez "Kanta honek indarra ematen dio diskoari. Herriak garrasi egin behar du. Gertatzen ari denaren aurrean herriak antolatu  eta garrasi egin behar du". Abesti honetan zehazki gazteei egiten zaie erreferentzia. "Gazteok izan behar dugu herri hau jaso behar dugunak eta gu gara herri honen geroa".Diskoa Iruñeko K Estudios-en grabatu dute uztaila eta abuztuan Gor diskoetxeak emandako aukera eskertzekoa dela azpimarratu dute sakandarrek. Grabazioaren aurretiko lana sekulakoa izan zen gazte sakandar hauendako. Kantak eta grabazioa prestatzen ari ziren bitartean astebururo kontzertuak ematen ibili baitziren, baina hala ere oso pozik azaldu dira egindako lanarekin. Kontzertuak han eta hemenBehin diskoaren aurkezpena eginda herriz herri eta auzoz auzo arituko dira eta haien  agendaz galdetuta "gainezka" egoten dela baieztatu dute Igande honetan Nafarroa Oinezen joko dute eta heldu den astean, berriz, Balmasedan izango dira. Diskoaren aurkezpen ofiziala azaroaren 1ean egingo dute Totem aretoan eta eskaintza berezi bat egin dute egun horretarako propio. "Sarrera gehi bi euro, diskoa opari. Aukera polita iruditu zitzaigun horrela jendea animatzeko".Herriz herriko "tour" honetan Sakanan geldialdia egitea derrigorrezkoa denez,  azaroaren 21ean Olaztin joko dute. "Etxean jotzen dugunean presio handiagoa izaten dugu.... baina oso esker onekoak zaretenez, oso pozik jotzen dugu Sakanan"PartaideakAhotsak: Fran eta Amets (Etxarri Aranatz)Bateria: Etxebe (Altsasu)Bajoa: Seko (Altsasu)Gitarra: Erik (Arbizu)Haizeak: Igotxo (Etxarri Aranatz), Eneko (Olazti), orain arte Lakuntzako Buton eta orain Carlos (Barañain)