Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oraingo honetan pistako musika talde bat aurkeztera nator, ezagutzen ez dutenentzat. Taldearen izena !!! da baina ezagunagoa da chk chk chk hizkiengatik, chik chik chik ahoskatuz.1995. urtean hasi zen hain izen bitxia duen estatubatuar taldearen ibilbidea. Taldearen zortzi partaideak Sacramentokoak (Kalifornia) dira. Talde desberdinetatik eta oso estilo ezberdinetatik etorritako jendea da, eta horrek taldeari oso ikuspuntu desberdin eta aberatsak ematen dizkio.2000. urtean lehendabiziko diskoa kaleratu zuten, kalitate eskasekoa, batik bat produkzio aldetik, punk dance estiloko abestiekin.2004. urtean Louden Up Now grabatu zuten eta horrekin bai lortu zutela arrakasta, beraien punk elektronikoko abesti asko martxako tokietan jartzen zituzten; batez ere dantzatzeko abestiak dira, abesti luzeak. Disko hori 2004. urtean 80. hamarkadako post punk estiloaren gorakadarekin batera kaleratu zen: franz ferdinand, lcd soundsystem edo the rapture taldeen momentua da.Baina zerbaitek ezaguna egin badu talde hau haren zuzeneko emanaldiak izan dira, benetan kañeroak direla esaten dute, kalitate eta bolumen handiko festa izugarriak dira haien kontzertuak.2007ko martxoan myth takes lana kaleratu zuten; oraingo honetan lortu dute pistarako lan bat grabatzea, baina etxean gustura entzuteko disko bat ere. Landuago dago diskoa, inspirazio eta freskotasuna nabarmenak dira, indar handikoa. Orokorrean punk eta garai berriko funk estiloen barruan murgiltzen dira abestiak, nahiz eta azkeneko abestian esperimentatzera jotzen duten, abesti lasai batekin. Borobila da eta ez dauka tokirik abesti txar edo flojoa den bakar batentzat ere ez. 10 abesti dira, eta aipatzekoak single bezala atera zuten Heart of hearts edo All my heroes are weirdos. Gorputza martxan jartzen dizun disko bat da, adrenalina igotzekoa. Tarteka primal scream edo reo snaper gogoratu dezake.Disko honekin erakusten dute gitarra eta instrumentu arruntekin dantzatzeko musika egin daitekeela eta ez bakarrik beste batzuek egiten duten bezala, sampler, programazio edo erritmo kaxekin.Ernesto Leitza