Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak mendi ibilaldi ederra antolatu du hilaren 26rako, Andra Mari ikastolako eta Iñigo Aritza ikastolako mendi taldeen laguntzarekin. Sakanako mendizale guztiek Arantzazuko bide ezkutua ezagutzeko aukera izanen dute. Beharrezkoa da aurretik izena ematea. Hilaren 22ra arte izanen dute horretarako aukera, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866), Andra Mari ikastolan (948 460 286) edo Iñigo Aritza ikastolan (948 562 951). Prezioa 5,15 €-koa da helduendako eta txikiendako 3,10 €-koa. Gainera, 6 € gehiago ordainduta, Oñatiko Arrikrutz kobak ezagutzeko aukera ere izanen da. Autobusa goizeko 8:30ean aterako da Irurtzundik. Mendizaleek etxetik eraman beharko dute bazkaria.