Aragoiko Kanal Inperiala mendi bizikletan

Guaixe 2008ko urriaren 15a

Sakanako Mankomunitateak, Burunda txirrindulari taldearen laguntzarekin, paregabeko ibilaldia antolatu du datorren asteko iganderako, hilaren 26rako, Aragoiko Kanal Inperialean. 46 kilometroko ibilbidean, Alagon, Jalon ibaia, Kanal Inperiala, Peseque, Garrapinilos, Sobradiel eta Ebro ibaia zeharkatu eta, atzera ere, hasiera puntura itzuliko dira, Alagonera. Zailtasun txiki-ertaineko ibilbidea izanen da. Ibilbidean izena emateko aukera dago urriaren 22ra arte, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 telefonoan edo kirola@sakana-mank.com helbidean) edo Altsasuko Razesa bizikleta dendan. Prezioa 7,50 €-koa da eta bazkaria ez dago barne. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ibilaldia ateratzeko beharrezkoa da gutxienez 15 lagunek izena ematea eta, gehienez ere, 35 lagun joan ahal izanen dira. Autobusa goizeko 6:45ean aterako da Altsasuko autobus geltokitik.